2010/03/18

Erne ibili mendian!



Bazen behin, Amaia eta Julene izeneko bi neska. Amaiari asko gustatzen zaio mendira joatea.
Askotan Anbotora joaten da eta bueltan Anbotoko-Marirekin gelditzen da pixka bat hizketan.
Amaiak ile marroia du eta gehien gustatzen zaion kolorea berdea da.
JulenekAmaiak baino ile motsagoa du. Berari gehien gustatzen zaion kolorea gorria da.
Juleneri ere gustatzen zaio mendira joatea, eta Anbototik bueltan Anbotoko-Marirekin hizketan gelditzen da pixka batean.
Anboto mendia altua da. Anbotoko-Mariren aurpegia ikus daiteke alde batetik. Mendi horretan
kobazulo bat dago, eta han Anbotoko-Mari bizi da. Anbotok zuhaitz eta landare asko ditu.
Neguan Anboto mendia irrizt egiteko moduan dago. Oporretako egun batean, eguraldi ona
egiten zuenez Anbotora joatea erabaki zuten. Erropa egokia jantzi eta motxilak prestatu zituzten:
Bokatak, ura, fruta, f
ruitu lehorrak, etab.
Igoera oso gogorra izan zenez, tontorrera oso nekatuta heldu ziren.
Bazkaldu eta lo geratu ziren. Esnatzerakoan dena ilun zegoela konturatu ziren eta ezin zuten
bidea aurkitu. Orduan Anbotoko-Mariren bila joatea erabaki zuten.
Bat batean kobazuloa Aurkitu zuten. Bi neskak, Amaia eta Julene, Marirengana hurbildu eta gertatutakoa kontatu zioten. Mari gertatutakoaz ohartu zenean bere magiarekin etxera
bidali zituen biak. Marik aholku bat eman zien:
-Erne ibili mendian!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario